Espazio seguruen politika

Nahiz eta jakin horma edo web-orrialde baten idatzi bat edukitzea ez dela nahikoa komunitate militanteetan sarri ikusten diren jarrera zapaltzaileei aurre egiteko, hasteko era ona dela uste dugu.

Elkarretaratze honetara etorriko den pertsona oro bertan seguru sentitzea nahi dugu. Askapena hurkoa errespetatu eta baloratzean datza, eta hori dela eta, ez da jarrera espezista, arrazista, sexista, klasista, kapazitista, etarista eta lodifoborik onartuko.

Norbati terminologia arazotsua erabiltzea leporatuz gero, honek bere hizkuntzaren erabilera zuzentzea eskatu nahi dugu. Arazoren bat izanez gero, elkarrekin hitz egiten konpontzea espero dugu, baina muturreko egoeretan espaziotik alde egitea eskatu genezake.

Advertisements