Euskara

Animalien Askapenaren Aldeko Europar Elkarretaratzea 2018.  Ekainak 1-3, Bilbo

Animalien kontrako jazarpenari zein beraien habitaten suntsiketari aurre egiteko ezagutzak elkarbanatu eta estrategia zein taktikak eztabaidatzeko lekua. Animalien askapenaren aldeko Europako talde eta indibiduoz osatutako sare efektibo bat osatzea nahi dugu. Geure burua zein elkar hobeto nola zaindu dezakegunaren gainean arituko gara, errepresioaren eta bestelako zailtasunen aurrean gure mugimendua erresilienteago bilakatzeko helburuarekin.
Elkarretaratzea printzipio anarkistak oinarri hartuta antolatuko da, baina horrek ez du esan nahi etortzekotan anarkista izan beharra dagoenik. Jarduera oro gaztelera, ingeles eta frantsesera itzulia izango da. Itzulpenekin laguntzeko aukerarik izatekotan, jar zaitez gurekin harremanetan aurretiaz.

Komenigarria litzaiguke ekitaldian parte hartuko duten pertsonen kopurua jakitea. Etorri nahi izanez gero, edo tailerren bat eman nahi izatekotan, idatz iezaguzu helbide honetara:

liberation.gathering@riseup.net

 

Aldarria

Animalien Askapenaren Aldeko Europako Topaketaren helburua gizaki ez diren animalien askapenaren aldeko mugimendu militante erresilientea eraikitzea da.
Elkarretaratze honek Europa osoan zehar animalien askapenaren alde egiten duten norbanakoak eta talde txikiak batzea du helburu, sare indartsu eta eraginkorra eraiki eta garai bateko norabide eta indarra berreskuratzeko. Haratago politizatu gabeko animalien aldeko aktibisten taldeak faxista, eskuindar eta jarrera patriarkaletara hurbiltzen ari dira. Topaketan horrelako kasuei buruz arituko gara, eta honi nola aurre egin eztabaidatuko dugu.

Hamaika dira gure mugimendua Estatuaren eta poliziaren errepresioa dela-eta atzean uzten dutenak, zein animalien jazartzaileen biolentziagatik edo geure taldeen barnean egon daitezkeen jarrera opresoreak direla-eta, edo besterik gabe, borroka bera erronka handia delako. Geure burua eta elkar ondo zaintzeko balioko digun sare bat eratu nahi dugu non elkarlanean arituz mugimendu erresilientea eraikiko dugun.
Animalien askapenaren aldeko borroka anarkismoaren eta borroka antikapitalistaren parte da. Hau honela izanik, soilik hierarkiaren atzean zer dagoen ikusita eta beste espezieek zer-nolako zapalkuntzak bizi dituzten ulertuaz egin geniezaioke guzti honi aurre era eraginkorrean. Hainbeste izango dira anarkista lez definitzen ez direnak, baina hierarkia eta domestikazioaren aurka daudenak. Hauek jardunaldietan gurekin izatea gustatuko litzaiguke. Ez da anarkistentzako espazio esklusiboa.

Tailer-sorta antolatzen ari gara. Gure mugimenduaren inguruan gogoeta egitea nahitaezkoa dela uste dugu, baina asteburu osoa berriketan ere ez dugu igaro nahi. Tailerrak praktikoak izango dira, ezagutzak elkarbanatzeko erabiliko ditugularik. Jardunaldi hauetarako tailer aproposen bat otutzen bazaizu, edo zerorrek tailerren bat eman nahi izanez gero, pozik hartuko dugu esateko daukazuna.

Advertisements