Informazio Erabilgarria

Lo egiteko espazioa izango dugu parte-hartzaile guztientzako ostiral eta larunbat gauetan. Lo-zakua eta ahal izanez gero estera ere ekartzea gomendatzen dizuegu. Zoritxarrez, Bizkaian ez dago espazio autogestionatu asko gurpil-aulkientzako egokiturik, eta ez dugu topaketa hauetarako horrelako espazio aproposik aurkitu. Datorren urterako hau konpontzea espero dugu.

Ostiraletik domeka eguerdira arte jatekoa izango dugu, intolerantzia edo alergiaren bat izanez gero, idatzi iezaguzu ahal bezain laster.

Ez dugu elkarretaratzea zehazki non izango den esango. Posta elektroniko bidez idatzi behar izango diguzue bazatoztela esanez. Ez da izenik ematea eskatzen, etorriko zareten pertsonen kopurua esatea nahikoa da.

Advertisements