Kontsumismo Beganoa

Beganismoaren ospea handitzen ari dela dirudi, gero eta jende gehiago ari delarik dieta beganoa hasten, eta merkatuan produktu beganoen eskaintza handitu besterik ez da egiten. Jende zoragarria hau, eta guztia planetaren eta animalien onurarako, ezta? Hortaz, zein da arazoa?

Arazoa kontsumismo beganoa da

Ekitaldi begano askok eta hauek dakarten pentsaera kontsumistak oztopo larriak sortzen dituzte animalien askapen eraginkor eta egiazkorako. Diru-zorroaren boterea jartzen dute erdian, animalien askapenaren aldeko borrokarako daukagun tresnarik boteretsuena izango balitz legez. Baina osagaiei erreparatuz gero, ikus genezake inozentzia dogmatiko eta kaltegarri baten nahastea direla, gauza bakar baten pribilegio eta erreformismoa.

Kontsumismoan oinarritutako ikuspuntu honek bizidunak gauza bihurtu, eta zapaltzen dituen egiturak sostengatu eta betiarazteko baino ez du balio.

Bagano aunitzek usteko dute esandakoa sakrilegio barkaezina dela. Azken finean, ekitaldi hauetako askok gainontzeko espezieei laguntzen diete, baina benetako aldaketa bat egiteko arazoa errotik obatu beharko dugu, eta hori egiteko galdera zailak planteatzeko prest egon beharko gara.

Arazoa objektifikazioa da

Beganismoa aukera indibidual bezala saltzen da. Argi eta garbi dago “kontsumo etiko”-tik diru mordoa atera daitekeela. Askotan esaten digute zenbat animalia salba genitzakeen begano bihurtuta. Kapitalismoa eta zibilizazioa kontsumitzaile bezala ditugun pribilegioak aplikatuz aldatu ditzakegunaren sineskera. Animalien askapena erosketa-zerrenda aldatzera mugatu eta horrekin nork bere zertxoa jartzen duenaren ustea dago. Kapitalismoa azkar asko moldatu da eta jada onurak jasotzen ari da modan jarri den “kulpa gabeko bizimodu”-tik. “Arras errazagoa da gaur egun beganoa izatea” –neurriz kanpo baloratutako produktu beganoak erosteko beste diru izanez gero. Bere burua zoriontzen duen beganoa, kontsumismo etikoa eta digeritzeko errazagoa izango litzatekeen kapitalismo berderako bidea egiten ari direnaren itxura daukaten enpresak onartezinak egiten zaizkigu.

Arazoa kapitalismoa da

Norbanako batzuek animalietatik eratorritako produktuak kontsumitzeari uko egiteak ez du ekarri beraien okela lortzeko masakratuak diren animalia presoen kopurua murriztea. Produktu “etikoak” saltzen dituzten anitz enpresek harreman zuzena daukate animalien esplotazioarekin eta bertatik lukratzen ari dira. Ekonomia kapitalistak elkar-lotuta daude eta animalien esplotazioarekiko dependienteak dira guztiak. Ez dago “kontsumo etikoa” lakorik kapitalismoaren barruan. Petrokimikaren, industria armamentistikoaren, modaren, farmazeutiken, agroindustria, okelaren industria eta industria lakteoaren atrozitate interkonektatuek “kontsumismo etikoa” ilusio huts bilakatzen dute. Ezinezkoa da jendarte kapitalista baten bizi eta animalien hilketa masiboan ez parte hartzea, ez eta langileen esplotazioan eta lurraren suntsipenean, eguneroko laztura batzuk aipatzearren. Kapitalismoa gelditzea beharrezko den indar suntsitzailea da. Pertsona, animalia oro eta lurra gutxiesten ditu, diru-irabazien bila. Labur esanda, lurraren, animalien eta pertsonen askapena ez da posible kapitalismoaren barruan.

Bidea askapen osoa da

Gizaki ez diren animaliekiko gizaki garenok daukagun nagusitasuna desafiatu behar dugu. Guretzako beganismoa borrokaren parte bat da, ez helburu bat. Dieta beganoa ez da gizaki ez diren animalien esplotazioarentzako erantzun posible bakarra.

Ezinbestekoa da kapitalismoaren analisi kritikoa egitea, antiespezismoa barne hartzen duena eta gainontzeko ideologia zapaltzaileak baztertzen dituena.

Gizaki ez diren animalien esplotazioaren abolizioa borroka zabalago baten parte izan behar da. Kapitalismoarekin amaitu beharko da, izaki bizidun guztientzako askatasuna eta autonomia lortu nahi bada.

Honek gure erosketa-zerrenda aldatzea baino gehiago eskatzen du. Ezin dugu gure askatasunerako bidea erosi!

Gora askapen osoa!

 

Advertisements